Zauritu bat Euskal Herria auzoko etxebizitza batean izan den sutean

Uztarria.eus 2015ko mai. 11a, 16:40

Sutea izan da gaur, astelehena, eguerdian Euskal Herria auzoko etxebizitza batean. Sanjuandegiko auzo horretako 31. zenbakian, bederatzigarren solairuko etxebizitza bateko sukaldean, piztu da sua eguerdian, eta pertsona bat zaurituta anbulatoriora eraman dute. Suhiltzaileen hiru kamioi, ertzaintza eta udaltzaingoa bertaratu dira sutearen tokira, eta berehala kontrolatu dute sua. (Argazkia, Nerea Uranga)