'Zer eskatzen diozu Udal Gobernu berriari?'

Uztarria.eus 2015ko mai. 11a, 15:21

Uztarria Komunikazio Taldea, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista herriko alor desberdinetako hemeretzi eragilerekin bideoa osatu du, datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara begira. Elkarte edo talde desberdinetako kideek hurrengo galderari erantzun diote bideorako, banan-banan: 'Zer eskatzen diozu Udal Gobernu berriari?'. Eragile bakoitzak minutu erdi inguru izan du galderari erantzuteko.

Hainbat eragileri egin zioten aipatutako hedabideek bideoan parte hartzeko gonbita, eta ondorengo herritarrek hitz egin dute parte hartzen duten eragilearen izenean:

  • Yania Tena (Xeye atletismo taldea)
  • Ibon Guridi (Iraurgi saskibaloi taldea)
  • Gari Orbegozo (Bizi dinamika)
  • Gorka Agirre (Lagun Onak txirrindulari elkartea)
  • Imanol Agirre (Elkar-ekin)
  • Ekaitz Agirre (Baserritarrak)
  • Oihana Elduaien (Kultur Mahaia)
  • Maria Luisa Oiartzabal (Baigera)
  • Jon Gurrutxaga (Natul euskara taldea)
  • Kepa Urbieta (Sanagustin kulturgunea)
  • Joanes Amenabar (Khamar Sahararen aldeko taldea)
  • Roberto Etxeberria (Azpeitiko Tabernarien elkartea)
  • Aitor Aldalur (Oinatz animalista taldea)
  • Joseba Garmendia (Bizikletan Bizi)
  • Miren Alcedo (Emakumeen Mahaia)
  • Lurdes Isart (Gure Esku Dago)
  • Asier Berasategi (Zezen Beltz elkartea)
  • Enok Sudupe (Piztu taldea)
  • Nerea Amenabar (Urolab)