Saninazioetako zezenketen kartela jakinarazi du Zezenzale Batzordeak

Uztarria.eus 2015ko mai. 12a, 11:43

Saninazioetako zezenketetan ikusi ahal izango diren zezenak Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia), Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietakoak izango dira. Zezenketak uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an izango dira.

Saninazioetako zezenketen egitaraua jakinarazi du Azpeitiko Zezenzale Batzordeak. Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an egingo dira aurten zezenketak. Aurten ere, "zezenen aldeko apustua" egin dute batzordeko kideek. Ekarriko dituzten zezenak Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia), Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietakoak izango dira. 

Uztailaren 31n Cuadri ganadutegiko zezenekin arituko dira Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak. Bigarrengo zezenketan, abuztuaren 1ean, Juan Bautista, Manuel Escribano eta Arturo Macias toreatzaileak arituko dira eta Ana Romero ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Hirugarren zezenketa eta azkena, abuztuaren 2an izango da, eta Javier Castaño, Juan del Alamo eta Lopez Simon arituko dira Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin.