Jon Lapeirak urrezko domina irabazi du lanbide heziketako SpainSkills 2015 txapelketan

Uztarria.eus 2015ko mai. 11a, 13:03

Jon Lapeira azpeitiarrak urrezko domina irabazi du lanbide heziketako SpainSkills 2015 txapelketan. Bi proba egin ditu azpeitiarrak eta lehen postuan sailkatu da, CNC Tornu eta Fresatzeko makinen arloan. Makina Erraminta Institutuan (IMH), Fabrikazio-mekanikoko produkzioaren programazioko lehen mailako ikaslea da Lapeira eta duela hiru hilabete hasi zen probak prestatzen eskola orduetatik kanpo. Orain, hurrengo urratsa eman eta WorldSkills 2015 olinpidiadetan hartuko du parte, abuztuaren 11tik eta 16ra bitartean, Sao Paulon (Brasil).