Auto batek oinezko bat harrapatu du Pablo VI auzoan

Uztarria.eus 2015ko mai. 11a, 13:08

10:20ak aldean jazo da ezbeharra. Emakumea Donostiako ospitalera eraman dute, zituen kolpeengatik.

Gaur, astelehena, auto batek emakume bat harrapatu du Pablo VI eta Ildefonso Gurrutxaga kaleen arteko zebrabidean. Udaltzaingoak Uztarria.eus-i azaldu dioenez, 10:20ak aldean jazo da ezbeharra eta Emakumea Donostiako ospitalera eraman dute, zituen kolpeengatik.