Atxilotuak askatzeko eta "epaiketa politikoak" amaitzeko eskatu dute

Uztarria.eus 2015ko mai. 8a, 21:40

Dozenaka herritarrek hartu dute parte arratsean Epaiketa politikorik ez. 28ak ere Libre lelopean egin den manifestazioan. Libre Dinamikak deitutako martxa epaitegien ataritik abiatu da eta, herria zeharkatu ondoren, Perez Arregi plazan bukatu da. Auzitegi Nazionalean Segikoak izatea leporatuta epaitu zituzten 28 gazteetatik zazpiri espetxe zigorra eman eta bi egunera egin den protesta ekitaldian, iladan joan dira parte-hartzaileak pankartaren atzetik, Libre leloa idatzita zuten zapi itxurako plastiko laranjekin elkar lotuta.