Bihar hasiko da Aratzerrekan sanisidroetako egitaraua

Urola Kostako Hitza eta Uztarria.eus 2015ko mai. 8a, 18:59

17:00etatik aurrera jokatuko dituzten emakumeen pala txapelketaren partidak eta gaueko herri afaria izango dira festen lehen eguneko zita nagusiak. Aurtengo bigarren eta azken jai eguna San Isidro egunez ospatuko dute, maiatzaren 15ean.

Goizeko txupinazoarekin hasiko dira bihar, zapatua, Aratzerrekako San Isidro jaiak. Ondoren, mendi ibilaldia egingo dute. Izazpi, Pagotxeta eta Samiño zeharkatu, eta haragi egosia eta salda izango dituzte bueltan. 17:00etan emakumeen pala txapelketako partidak jokatuko dituzte, eta poteoa egingo dute auzoan 19:30ean.

Iluntzean, afaria egingo dute tabernan, eta Hitzeder eta Lidia trikitilariek jarriko dute musika. Goizaldean, baratzuri-zopa jango dute.

Aurtengo bigarren eta azken jai eguna San Isidro egunez ospatuko dute Aratzerrekan, maiatzaren 15ean.