Espaloiak garbitu eta egokitu dituzte

Uztarria.eus 2015ko mai. 8a, 11:30

Azken bi urtetan egin duten gisan, eta herritarrek hala eskatuta, Azpeitiko Udalak espaloiak garbitu ditu eta ez labaintzeko tratamendua egin du herriko hainbat gunetan. Labainak ziren espaloietan azido bidezko tratamendua egin du eta horrek 38.000 euroko kostua izan du. Zikinak zeuden espaloiak, aldiz, udaleko brigadak garbitu ditu. Garbitze eta ez labaintzeko lanak Euskal Herria auzoan, Artzubian, Pablo VI-n, Enparan kalean, Urbitarten eta Loiolabiden egin dira.