Helduentzako opor programan izen emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2015ko mai. 7a, 13:07

Eskaerak ekainaren 5a bitartean egin daitezke. Egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko, ekainaren 6an berriro zabalduko dute izen-emate epea. 

2015-2016 denboraldirako helduentzako opor programa abian jarri du Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (Imserso). Eskaerak ekainaren 5a bitartean egin daitezke eta bi modu daude horretarako: Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora joanez, 08:30etik 14:00etara, eta lotura honen bitartez. Iazko denboraldian izena eman zutenek ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok aurreko urteko datuak gordeta dituelako. Egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, ekainaren 6an berriro zabalduko da izen-emate epea eta abenduaren 1a bitartean egongo da zabalik.