Sutea izan da goizean zezen-plaza ondoko etxebizitza batean

Uztarria.eus 2015ko mai. 6a, 20:36

Artzubia Hiribideko 23. karrerako hirugarren solairuko etxebizitza batean sua piztu da goizean, hamaikak aldera. Suhiltzaileak (argazkian), ertzainak, udaltzainak eta anbulantziak joan dira ezbeharraren tokira. Sutearen arrazoiak ez daude zehaztuta, baina une horretan etxean zeuden hiru lagun artatu dituzte bertara joandako anbulantzietan. (Argazkia: SANTI ELIAS)