Merkatarientzako tailerra antolatu du Bertanek maiatzaren 29rako

Uztarria.eus 2015ko mai. 6a, 13:51

Merkatarien kudeaketa, irudia edota bezeroekiko erlazioen inguruan arituko dira, besteak beste. Maiatzaren 29an, ostirala, izango da tailerra Sindikatu Zaharrean eta aurrez izena eman behar da.

Merkatariei zuzendutako tailerra antolatu du Bertan Merkatari elkarteak maiatzaren 29rako. Merkatarien kudeaketa, irudia, bezeroekiko erlazioa eta haien erosketa esperientzia, eta negozioek Interneten duten presentzia hobetzeko proposamenak azalduko dituzte bertan. Hizlaria Gipuzkoako Merkatarien Bazkundeko kide Mikel Narbarte izango da. 

Tailerra Sindikatu Zaharreko areto nagusian egingo da, 14:30etik 16:30era. Ikastaroa doakoa da, baina ezinbestekoa da bertan parte hartzeko izena ematea. Horretarako, 943 02 56 73 telefonora deitu behar da edo mezu bat bidali bertan.azpeitia@gmail.com helbidera. Izena emateko azken eguna maiatzaren 20a izango da.