Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus 2015ko mai. 6a, 12:28

Izena eman daiteke ostirala bitartean, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko bulegoan edo 943 15 12 46 telefono zenbakira deituta.

Igandean izango da Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko festa; eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Ostirala bitartean eman daiteke izena, idazkaritzara joanda edo 943 15 12 46 telefono zenbakira deituta. 13:00a baino lehen eman beharko da izena, ostiralean deituz gero. Izena ematen dutenek, igandean 09:00etan hartuko dute autobusa anbulatorio aurrean, eta 18:00etan itzuliko dira Senperetik.