Gatillazok eta Verraterrek emango duten kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko mai. 5a, 20:40

Zapatuan, maiatzak 9, Sanagustin kulturgunean joko dute bi taldeek, 23:00etan hasita.Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zein da Gatillazo taldearen azken diskoaren izena? Erantzunak ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Zapatu honetan, maiatzak 9, Evaristoren Gatillazo eta Azpeitiko Verrater taldeekin kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Eta Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertu horretarako bi sarrera zoakatuko ditu, bere bazkideen artean.

Sarrerak eskuratu nahi dituzten Uztarriaren bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Zein da Gatillazo taldearen azken diskoaren izena?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Maiatzaren 8ko (ostirala) 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Gatillazoren eta Verraterren kontzerturako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, Sanagustin kulturgunean bertan dauzka eskuragarri.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriaren bazkide! Horretarako, klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.