Maiatzaren 18an zabalduko dute umeentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea

Uztarria.eus 2015ko mai. 4a, 19:46

Uztailaren 1ean hasi eta 21era bitartean egingo dira, Kirol Patronatuak antolatuta. 4 eta 13 urte bitartekoek izango dute parte hartzeko aukera.

Udaleko Kirol Patronatuak ume eta gaztetxoei zuzendutako igeriketa ikastaroak antolatu ditu, udako. Uztailaren 1ean hasi eta 21era bitartean izango dira ikastaroak, astelehenetik ostiralera. Ordutegiak adinaren araberakoak izango dira: 7 urtetik 13 urte bitartekoak 09:00etan hasiko dituzte saioak eta 4 eta 7 urte bitartekoek, aldiz, 10:00etatik 11:00etara. Taldea osatzeko, gutxienez zortzi umek eman behar dute izena eta taldeko hamabi ume onartuko dira gehienez. 

Kirol Patronatuko bazkideek 52,50 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroengatik eta bazkide ez direnek 91,91 euro. Inskripzioak igerilekuan bertan egin beharko dira eta ez dira telefonoz egindakoak onartuko.