'Incognita Patagonia 2015' proiektuak jasoko du aurtengo Joxe Takolo Beka

Uztarria.eus 2015ko mai. 4a, 14:29

Ibai Rico, Evan Miles eta Eñaut Izagirre mendizaleek egin dute proiektua.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur, astelehena, argitaratu dutenez, Incognita Patagonia 2015 proiektuak jasoko du aurtengo Joxe Takolo Beka. Ibai Rico, Evan Miles eta Eñaut Izagirre mendizaleek egindako proiektua da.

Beka emateko ekitaldia noiz izango den ez du zehaztu Udalak. Ricok, Milesek eta Izagirrek 3.000 euro jasoko dituzte proiektua gauzatu ahal izateko. Beka Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatu dute.

Joxe Takolo beka jaso dutenak

2001: Pumori.

2002: Nanga Parbat 2002.

2003: Elurretako leopardoa.

2004: Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraino? 8c-aren kateraino.

2005: Euskal espedizioa Baintha Brakk.

2006: Hutsik gelditu zen beka.

2007: Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo.

2008: Marokon eskalada.

2009: Eiger Northwand aske, Peru-Huayhuash espedizioa, Piolet kapitaina espedizioa Shisha Pangmara, eta Azkoitiarrak Fitz Roy-n espedizioa.

2010: Patagonia-Fitz Roy espedizioa.

2011: Hutsik gelditu zen beka.

2012: Circo de las inescanables.

2013: Hutsik gelditu zen beka.

2014: Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier.