Aldarriz hasi dute maiatzaren 1a

Uztarria.eus 2015ko mai. 1a, 12:28
Oinezko martxa abiatu berritan.

LABek deituta, Azpeititik Zestoara oinezko martxa abiatu dute dozenaka lagunek, 10:00ak pasatxoan. Ondoren, 12:00etan, manifestazioa egingo dute Zestoan. ELAk, berriz, Bilbon egingo du manifestazio nazionala, eta hiru autobus bertaratu dira Urola Kosta eskualdetik.

Gaur, maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, aldarrikapena nagusituko da eskualdeko hainbat herritan. LAB sindikatuak, esaterako, eskualdeka deitu ditu mobilizazioak, Langileok borrokan! Euskal Herria aldaketa bidean leloarekin. Azpeititik, Perez Arregi plazatxotik, Zestoara oinezko martxa abiatu dute dozenaka lagunek 10:00ak pasatxoanZumaiako Beheko plazatik ere oinezko martxa hasi dute, ondoren, denak Zestoan elkartzeko. 12:00etan manifestazioa egingo dute Zestoan.

Bestalde, Prekarietateari ez! lelo hartuta manifestazio nazionala egingo du gaur ELAk Bilbon: 11:45ean, Jesusen Bihotzean ekitaldia egingo dute, eta 12:15ean abiatuko da manifestazioa bertatik. Urola Kostako eskualdetik hiru autobus joan dira.