Willy Toledo Soreasun izango da zapatuan, 'Historias de Lavapies' aurkezten

Uztarria.eus 2015ko api. 30a, 18:26

Hilaren 1etik 4ra, lau egunerako zine eskaintza prestatu dute Soreasu antzokian maiatzaren lehen astebururako. Lau egun, hiru film eta zazpi emanaldi guztira, zinemara joan nahi duenarentzat aukeran. Tartean, zapatu gauean, bisitari ezagun bat ere hartuko du Soreasuk. Maiatzaren 2an, 21:30ean, Ramon Luque zuzendariaren Historias de Lavapies filma -bideoan haren trailerra- emango dute, eta filmeko protagonistetako bat den Willy Toledo aktore espainiarra Soreasun izango da, lana aurkeztuz.

Historias de Lavapies-ez gain, El maestro del agua (Russel Crowe zuzendari eta aktore lanetan dela) eta Zazpigarren ipotxa haurrentzako filma emango dituzte datozen egunetan Azpeitiko antzokian. Hona hemen karteldegia:

Maiatzak 1, ostirala:

  • 16:30. Zazpigarren ipotxa
  • 19:30. El maestro del agua
  • 21:30. El maestro del agua

Maiatzak 2, zapatua:

  • 21:30. Historias de Lavapies

Maiatzak 3, igandea:

  • 16:30. Zazpigarren ipotxa
  • 19:30. El maestro del agua

Maiatzak 4, astelehena:

  • 21:30. El maestro del agua