Azpeitiko egoera sozialaz eta gizarte laguntzez hitzaldia gaur, Sanjuandegin

Uztarria.eus 2015ko api. 29a, 12:56

Azpeitiko egoera sozialaren gaineko diagnostikoaren ondorioak aurkezteaz gain, Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen laguntza sozialen gaineko informazioa eskainiko dute solasaldian. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Edurne Zubia Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoak emango dituzte azalpenak 19:00etatik aurrera, Sanjuandegiko auzo lokal berrian (igerilekuan).

Azpeitiko egoera soziala eta gizarte laguntzak hizpide izango dituzte Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Edurne Zubia Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoak gaur, asteazkena, 19:00etan Sanjuandegiko auzo lokal berrian (igerilekuan) eskainiko duten hitzaldian. Azpeitiko egoera sozialaren gaineko diagnostikoaren ondorioak aurkezteaz gain, Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen laguntza sozialen gaineko informazioa eskainiko dute.

Hitzaldia Elkar-ekin eta Xanjuandei Auzolanean taldeek antolatu dute elkarlanean, eta solasaldira bertatzen direnek aukera izango dute galderak egiteko eta iritziak plazaratzeko.