Aldizkariaren aurrerapena: Iosu Salegi, San Juan baleontzia berreraikitzen

Uztarria.eus 2015ko api. 23a, 14:48

Maiatzaren 8an banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hurrengo zenbakia, 172.a. Bertan, besteak beste, Iosu Salegiri egindako elkarrizketa izango da irakurgai. Egur-lanean aritzen da azpeitiarra eta gaur egun Albaola Itsas Kultur Faktorian ari da lanean, Pasaian, San Juan baleontziaren erreplikaren eraikitze lanetan. Bideo honetan elkarrizketaren aurrerapena ikus daiteke.