Juan Jose Urbinaren lanak ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2015ko api. 23a, 10:58

Paisaiak izenburua jarri dio erakusketari. Baserriak, herriak eta loreak ditu gehienbat margotuta, oleo eta pastel teknikaz. Txikitatik izan du margotzeko zaletasuna eta komikiak-eta marrazten zituen bere kasa. Duela hamar bat urte, baina, jubilazioaren bueltan heldu zion zaletasunari adarretatik. Diegorekin hasi zen ikasten Estudio Diart-en eta dagoeneko hainbat koadro "munduan zehar zabalduta" dituela dio umorez, kanpoan bizi diren lagunei emanda eta. 30 koadrotik gora daude ikusgai, maiatzaren 5a bitartean.