'Urola aldeko kontu ta komerixek' aurkeztu dute liburutegian

Uztarria.eus 2015ko api. 22a, 18:59

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu duten egitarauaren barruan, liburu aurkezpena egin zen astearte arratsaldez Udal Liburutegian. Gurutz Garmendia (argazkian, eskubian) eta Josu Arrieta azkoitiarrek osatu dute Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburua, eta bi egileak izan ziren lana aurkezten, diapositibaz lagunduta. Garmendiak egin du bailarako kondaira mitologiko, kontakizun eta ipuinen bilketa eta idazte lana, eta Arrietaren ilustrazioek jantzi dituzte testuak.

Bihar, Liburuaren Nazioarteko Egunean, liburu horretan oinarritutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Gurutz Garmendiak liburutegian bertan, 18:00etan.