EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PP aukeran, udal hauteskundeetan Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko api. 22a, 16:25

Gaur, asteazkena, kaleratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak datorren maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu diren behin-behineko hautagai zerrendak. Horien artean, Azpeitiko udal hauteskundeetako hautagaienak, eta lau alkategai izango dira herritarren aukeran: Eneko Etxeberria (EH Bildu), Aitor Gorrotxategi (EAJ), Oscar Murillo (PSE-EE) eta Yago Mendez (PP).

Astelehenean bukatu zen maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetara hautagai zerrendak aurkezteko epea, eta kanpaina ofizialki hasteko hiru asteren faltan, gaur, asteazkena, egin ditu publiko behin behieneko zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Horien artean, Azpeitiko udal hauteskundeetako hautagaienak.

Azpeitian EH Bilduk, EAJk, PSE-EEk eta PPk aurkeztu dute zerrenda, eta ondorengoak dira lau alkategaiak: Eneko Etxeberria (EH Bildu), Aitor Gorrotxategi (EAJ), Oscar Murillo (PSE-EE) eta Yago Mendez (PP).

Hauteskundeei begirako epeak ondorengoak izango dira:

  • Apirilaren 25etik maiatzaren 2ra: Udalek hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketak egingo dituzte. Azpeitian astelehenean, hilak 25, egingo da zozketa.
  • Apirilaren 27a: Hauteskunde Batzordeak hautagaitzei onarpena emateko eguna.
  • Apirilaren 27tik aurrera: Hautesleei errolda-txartelak bidaltzen hasiko dira.
  • Apirilaren 27tik maiatzaren 9ra: Izendatutako herritarrek mahai-kide izatea eragozten dieten arrazoian aurkezteko epea.
  • Maiatzaren 4tik 20ra: posta bidezko botoa emango duten hautesleek dokumentazioa bidaltzeko epea.
  • Maiatzaren 8a: Hauteskunde kanpainaren hasiera.
  • Maiatzaren 14a: Posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna.
  • Maiatzaren 22a: Hauteskunde kanpainaren bukaera eguna.
  • Maiatzaren 23a: Gogoeta eguna.
  • Maiatzaren 24a: Hauteskunde eguna; botoa 09:00etatik 20:00etara bitartean eman ahal izango da.
  • Maiatzaren 27a: Boto-kontaketa ofiziala egingo da.

Azpeitiko zerrendak

EH BILDU

  1. Eneko Etxeberria Bereziartua
  2. Estitxu Elduaien Uranga
  3. Agustin Lizarralde Odriozola
  4. Leire Etxaniz Manterola
  5. Josu Labaka Zurriarain
  6. Ainhoa Beristain Odria
  7. Aitor Bereziartua Larrañaga
  8. Ainara Larrañaga Irulegi
  9. Mikel Ibarzabal Eizagirre
  10. Leire Goenaga Uzkudun
  11. Garikoitz Mendiola Zubizarreta
  12. Lurdes Agirrezabal Juaristi
  13. Iñigo Letamendia Zinkunegi
  14. Amaia Aranaga Bereziartua
  15. Laxaro Azkune Sudupe
  16. Nagore Illarramendi Zubimendi
  17. Mikel Segurola Zubizarreta

    Ordezkoak:

  1. Rosario Ibaieta Gabilondo
  2. Iker Iparragirre Galarraga
  3. Amaia Larrañaga Egibar

EAJ

  1. Aitor Gorrotxategi Larrañaga
  2. Nerea Etxeberria Lizaso
  3. Aritz Azpiazu Mateos
  4. Itziar Lasa Arteaga
  5. Jose Miguel Aizpuru Kerejeta
  6. Rebeka Larrañaga Udabe
  7. Xanti Gurrutxaga Elorza
  8. Amaia Etxeberria Etxeberria
  9. Mireia Epelde Bikendi
  10. Alberto Frantzesena Orbegozo
  11. Nerea Aldai Garate
  12. Lander Garate Berasategi 
  13. Ane Gil Izagirre
  14. Iñaki Txapartegi Begiristain
  15. Arantxa Arregi Bastida
  16. Julian Kortajarena Otalain
  17. Jabier Altuna Larrañaga

    Ordezkoak:

  1. Onintza Zeberio Arretxe
  2. Jose Maria Bastida Arrieta
  3. Julian Eizmendi Zinkunegi

PSE-EE

  1. Oscar Murillo Perez
  2. Javier Cia Elola
  3. Lourdes Fernandez Acevedo
  4. Ana Isabel German Castaño
  5. Jose Miguel Moreno Ramirez
  6. Julian Gabino Morgado
  7. Maria Cristina Garcia Rodriguez
  8. Antonio Nieto Rubia
  9. Consuelo Benitez Sanchez
  10. Afrodisio Garcia Martin
  11. Maria Dolores Cejudo Jimenez
  12. Jeronimo Ortiz Martin
  13. Natividad Cerdan Martinez
  14. Pedro San Andres Polo
  15. Ceferino Martinez Fernandez
  16. Edison Manuel Gomez Almonte
  17. Manuela Uranga Segurola

PP

  1. Yago Mendez Prieto
  2. Nuria Maria Veronica Wilde Puigvert
  3. Sergio Fraguas Iglesias
  4. Alfonso Javier Muñoz Casares
  5. Francisca Gallego Madramany
  6. Jessica Romaguera Gilabert
  7. Iris Sabina Antoranz Miralles
  8. Jose Antonio Moscardo Ubeda
  9. Joaquin Fernandez Parra
  10. Ivan Escriba Roig
  11. Carlos Martinez Garcia
  12. Kevin Perez Jaramillo
  13. Anselma Vara Blanco
  14. Sandra Carracedo Lobato
  15. Carlos Saiz Carrion
  16. Aaron del Amo Moro
  17. Adela Herreros Herranz

    Ordezkoak:

  1. Maria Eugenia Fernandez Franco