Dark Code eta Su ta Gar taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko api. 21a, 17:02

Sarreren zozketan parte hartzeko Dark Code taldeko azpeitiar musikariak nola izena duen esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Dark Code eta Su ta Gar taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren zapatuan, hilak 25, Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatu duen Ehuntze Egunaren baitan. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Dark Code taldeko azpeitiar musikariak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 24ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.