UEMAk Azpeitian egin du agintaldi honetako azken batzar nagusia

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 20a, 18:30

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) agintaldii bukaerako batzar nagusia egin zuen larunbatean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bertan, udalerri euskaldunen egoeraz eta garapenaz hitz egin zuten, eta azken lau urteetan zuzendaritza batzordeko kide izan direnei aitorpena egin zieten UEMAko kideek. Agintaldiko "balorazio ona" egin zuten, eta udalerri euskaldunen egoera hobetzeko "bide berriak" izan zituzten mintzagai.

"Bereziki positibotzat" jo zuten zuzendaritza batzordean alderdi desberdinetako kideak egotea; Bildukoak, EAJkoak eta Alternatibakoak, hain zuzen. (Argazkiak: UEMA)