Izarraitz pilotalekua jendez lepo 'Irribanda' emanaldian

Uztarria.eus 2015ko api. 20a, 13:09

Herenegun, zapatua, Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta musika eskolak, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Irribanda emanaldia eskaini zuten Izarraitz pilotalekuan, eta jendetza bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera (aurrez agortu ziren sarrera guztiak). Besteak beste, KBeat taldeak, dantza suelto eskolak zein Tobalo Iglesias Sevillana taldeak ere hartu zuten parte emanaldian, eta giro ederra izan zen frontoian.