Bertanek %5eko deskontua egingo die erosketak Bertan txartelarekin egiten dituzten bezeroei

Uztarria.eus 2015ko api. 20a, 13:02

Apirilaren 17tik 26ra izango da abian kanpaina, eta Bertanek bezeroen "fideltasuna" saritu nahi du egitasmoarekin. 

Bertan Merkatari Elkarteak %5eko deskontua egingo die elkarteko dendetan erosketak egiten eta Bertan txartelarekin ordaintzen duten bezeroei. Apirilaren 17tik 26ra izango da abian kanpaina, eta Bertanek bezeroen "fideltasuna" saritu nahi du egitasmoarekin. Bertanekoek gogoratu dutenez, "urtean zehar Bertan txartelarekin egindako erosketa guztiek, erosketa txekeen truke aldatutako puntuak metatzen dituzte".