Soreasuko aparkalekuetarako eskaerak egiteko inprimakiak sarean jarri ditu Udalak

Uztarria.eus 2015ko api. 16a, 19:32

Aparkalekuak alokatu nahi dituztenek zein 12 orduz doan aparkatzeko aukera baliatu nahi duten Alde Zaharreko bizilagunek udaletxean aurkez ditzakete eskaerak dagoeneko.

Martxoko udalbatzarrean onartutakoari bide emanez, Soreasuko lurpeko parkinean aparkalekuak alokatu nahi dituztenek zein 12 orduz doan aparkatzeko aukera baliatu nahi duten Alde Zaharreko bizilagunek udaletxean aurkez ditzakete eskaerak dagoeneko.

Eskaera horiek egiteko bete beharreko inprimakiak, berriz, sarean jarri ditu Udalak, bere webgunean; nahi duten herritarrek Internetetik jaitsi ditzakete, bete eta gero udaletxean aurkeztu. Soreasuko aparkalekuan 12 orduz doan aparkatu ahal izateko bonoa eskatzeko inprimakia lotura honetan jarri dute, eta aparkaleku plaza bat hilabetez edo urtebetez alokatu ahal izateko inprimakia, berriz, hemen.