'Irribanda' ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira

Uztarria.eus 2015ko api. 16a, 16:47

Etzi, zapatua, izango da emanaldia, 17:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan. Besteak beste, Udal Musika Bandak, Juan Antxieta musika eskolak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, KBeat taldeak, dantza suelto eskolak zein Tobalo Iglesias Sevillana taldeak hartuko du parte ikuskizunean.

Etzi, zapatua, Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta musika eskolak, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eskainiko dute Irribanda emanaldirako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Izarraitz pilotalekuan izango da ikuskizuna, 17:30ean hasita, eta besteak beste, KBeat taldeak, dantza suelto eskolak zein Tobalo Iglesias Sevillana taldeak ere hartuko dute parte emanaldian. 16:30ean zabalduko dituzte Izarraitzeko ateak, eta ordu eta erdi inguruko emanaldia izango da.