EAJk udal hauteskundeetarako hautagaitza zerrendaren aurkezpena egingo du bihar

Uztarria.eus 2015ko api. 16a, 11:55

Bihar, ostirala, Sindikatu Zaharrean izango da aurkezpen ekitaldia, 19:30ean hasita. Ekitaldia herritarrentzat irekia da, eta nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Bihar, ostirala, aurkeztuko du EAJk maiatzeko hauteskundeetarako prestatu duen zerrenda. Aurkezpen ekitaldia Sindikatu Zaharrean izango da 19:30ean, eta herritarrek bertaratzeko aukera izango dute. Zerrendaren aurkezpena Aitor Gorrotxategi EAJren Azpeitiko alkategaiak egingo du eta ekitaldian izango da GBBko presidente eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Joseba Egibar.