Telesail berri baterako figuranteak behar dituzte

Uztarria.eus 2015ko api. 15a, 20:05

Pausoka ekoiztetxeak egin du deialdia. 18 urtetik gorakoa izatea da aurkeztu ahal izateko baldintza bakarra. Grabazioak maiatzaren 11tik uztailaren 3ra bitartean egingo dituzte, Zestoan eta Legazpin.

Pausoka ekoiztetxeak telesail berri bat grabatu behar du eta figurante lanak egin nahi dituen jende bila dabil. 18 urtetik gorakoa izatea da aurkeztu ahal izateko baldintza bakarra. Grabazioak maiatzaren 11tik uztailaren 3ra bitartean egingo dituzte, Zestoan eta Legazpin, eta inguruetako herrietako jendea nahi dute figurazio lanetarako.

Figurante gisa parte hartu nahi dutenek euren izen-abizenak eta bi argazki (aurpegikoa bata, eta gorputz osokoa, bestea) bidali behar dituzte, Whatsapp bidez, 615407130 zenbakira. Informazio gehiago nahi duenak casting.aitaren@hotmail.com helbide elektronikora ere idatzi dezake.