Kioskoaz geratzen dena

Uztarria.eus 2015ko api. 15a, 19:58

Plazako kioskoa kentzeko lanak hasi eta hiru egunera, eraikinaren hondarrak besterik ez dira geratzen zutik. 1940an, orain dela 75 urte, gaurko egunez onartu zuen Udalak kioskoaren azpian egin beharreko komunak enkantera ateratzea; 1915ean erabaki zuten garaiko agintariek plazaren erdian kioskoa eraikitzea, eta 1917an burutu zituzten lanak. Komun horietarako sarrera eta kioskora igotzeko eskailerak dira (argazkian), hain zuzen ere, aurreneko hiru egunetako eraiste-lanaren ondoren mantentzen diren elementu apurretakoak.