Datuen babeserako legediaren gaineko ikastaroa antolatu du Bertanek merkatarientzat

Uztarria.eus 2015ko api. 14a, 18:22

Apirilaren 27an izango da, 15:00etan, Sindikatu Zaharrean. Doako saioa izango da, baina parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, apirilaren 20rako.

Bertan Merkatarien Elkarteak ikastaroa antolatu du apirilaren 27rako, datuen babeserako legediaren inguruan. Merkatariek eta osasun arloko merkatari eta profesionalek bete beharreko legediaren inguruko ikastaroa: datuen babesa eta beste legediak da ikastaro horren izenburua.

Sindikatu Zaharrean izango dute hitzordua herriko merkatariek, 15:00etan. Ikastaroa doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek derrigorrezkoa dute aurrez izena ematea. Apirilaren 20a dute izena emateko azken eguna, 943025673 edo 616708693 telefono zenbakietara deituta, edo bertan.azpeitia@gmail.com e-posta helbidera idatzita.