Barakaldoko Pauldarrak taldeak irabazi du alebin nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2015ko api. 13a, 12:25

Barakaldoko Pauldarrak taldeak irabazi du aurtengo alebin nesken Azpeitia Cup txapelketa, Lagun Onaken kontrako finalean nagusituta. Partidaren ondarrean sartu zuten gola Bizkaikoek, eta Azpeitiko taldeak ez zuen partidari buelta emateko astirik izan. 

Sailkapenean hirugarrena Eibar taldea izan zen, eta Aurrera Vitoria laugarrena. Lagun Onak taldeko Mirari Uriak jaso zuen Gipuzkoako jokalari onenaren saria, eta txapelketako jokalari onenari zegokion saria, berriz, Pauldarrak taldeko Noa Ruizek. 

Bi eguneko txapelketa izan da alebin neskena, eta 18 taldek hartu dute parte lehian. Dozenaka partida jokatu dituzte bi egunetan, eta antolatzaileak gustura dira txapelketarekin.

Hemen, zapatuko argazki batzuk. (Valen Garcia)