Euskaratik urrun bizi diren azpeitiarrak hizkuntzara hurbiltzeko xedearekin, joan den udazkenetik abian da herrian Auzoko egitasmoa. Euskaltzaleen Topaguneak eta Azpeitiko Udalak bultzatuta sortutako ekimena hizpide izan dute orain Erlo Telebistaren Aniztasunean bizi saioan. Bideo honetan, 03:30 eta 08:20 minutuen artean ikus daiteke Auzoko-z jaso dutena.