Euskal Herriko Itzulia Azpeititik igaroko da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2015ko api. 10a, 13:23

Bosgarren etapa Zestoatik pasatuta iritsiko da herrira. 14:52ak aldera igaroko dira txirrindulariak Lasaotik eta 15:00ak inguruan iritsiko dira Azpeitira (Landetara). Handik Urrakirako bidea hartuko dute txirrindulariek.

Euskal Herriko Itzulia Azpeititik igaroko da gaur, ostirala, arratsaldean. Eibarretik abiatuko da bosgarren etapa eta Aian izango du amaiera, aurtengo edizioaren azkenaurreko probak. Tartean, Azpeitiko lurretan eta inguruetan kilometro batzuk egingo dituzte txirrindulariek.

Bosgarren etapa Zestoatik iritsiko da herrira. Txirrindulariak 14:52ak aldean pasatuko dira Lasaotik eta 15:00ak inguruan iritsiko dira Azpeitira, Landetara. Behin Landeta igarota, Urrakirako bidea hartuko dute txirrindulariek, eta 15:15ak aldera iritsiko dira tontorrera.