Zestoatik Oikira mendi irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2015ko api. 8a, 12:56

Apirilaren 18an, zapatua, egingo dute mendi ibilaldia. Apirilaren 13tik 16ra bitartean eman behar da irteerarako izena.

Baigera adinekoen elkarteak Zestoatik Oikira mendi irteera antolatu du apirilaren 18rako, zapatua. Parte hartu nahi dutenek Baigerako bulegoetara bertaratu beharko dute hilaren 13an, 14an, 15ean eta 16an ohiko ordutegian.