Uztarrian praktikak egin nahi?

Uztarria.eus 2015ko api. 8a, 12:32

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara luzatuko da eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak apirilaren 16rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Uztarria Komunikazio Taldeak praktikak egiteko aukera eskainiko du maiatzetik uztailera. Komunikazio ikasketetako (Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Komunikazio gradua...) bigarren zikloko (3. eta 4. mailak) ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute aukera. Eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute.

Praktikaldian Uztarria.com webgunearen kudeaketa izango da eginkizun nagusia. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara luzatuko da eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da, 09:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 19:00etara; ordutegia bakoitzaren arabera egokitu daiteke. Praktikaldiak ordainsaria izango du.

Curriculumak apirilaren 16rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera. Informazio osoa, hemen.