Batzordea berritu du Baigerak urteko batzarrean

Uztarria.eus 2015ko api. 1a, 18:17

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak martxoaren 26an egin zuen bazkideen urteko batzarrra (argazkian). Bertan, besteak beste, zuzendaritza batzordea berritu zuten. Jose Mari Iturria Egañak, Arantxa Aizpuru Erasok eta Kontxi Orbegozo Arrutik utzi dute batzordea, eta Kontxi Esnal Alkorta eta Lurdes Olaizola Orbea dira aurten sartutako batzordekide berriak. Hau da, beraz, Baigeraren 2015erako batzordearen osaketa: Maria Luisa Oiarzabal Mugabure lehendakari, Mari Karmen Etxaniz Eizagirre diruzain, Joan Amenabar Gurrutxaga idazkari, eta Kontxi Urrutia Iturbe, Pello Odriozola Juaristi, Kontxi Esnal Alkorta eta Lurdes Olaizola Orbea batzordekide.

Elkartearen egoeraren berri jaso zuten batzarrean Baigeraren bazkideek. Aurreko urteko ekintzen errepasoa egin ondoren, 2015erako helburuak, ekintzen proposamena, aurrekontua, asmoak, berrikuntzak eta horiek gauzatzeko gastuen aurreikuspena azaldu zituzten batzordeko kideek. Bazkideek aho batez onartu zituzten guztiak, Eneko Etxeberria alkatea eta Leire Etxaniz zinegotzia bertan zirela eginiko batzarrean. Iazko altak eta bajak zenbatuta, 1.738 bazkide ditu Baigerak 2015eko hasiera honetan.