Joan den martxoaren 28an eta 29an Hernaniko X. Txistularien Jaialdia izan zen. Zapatuan izan zen Txistulari Gazteen Txapelketa eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hartu zuten parte, beste askoren artean. Taldeka zein bakarka aritu ziren azpeitiar txistulariak, eta hirugarren postua eskuratu zuten txapelketan.