Ostegunean hasiko da 'Bost geldialdi historian' egitasmoa

Uztarria.eus 2015ko api. 1a, 12:09
Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu ahal izango da, besteak beste.

Egitasmoaren baitan, bailarako produktu turistikoa eta historia ezagutzeko bost geldialdi egin ahal izango dituzte bisitariek, hurrengo museoetan. Hamabi eurotan eros daiteke forfait-a, bost museoen sarrerek batuta balio dutena baino %50 merkeago.

Aste Santua iristearekin batera, Iraurgi Berritzen garapen agentziako Turismo Sailak koordinatzen eta kudeatzen duen Bost Geltoki Historian egitasmoa abiatuko dute bihar, osteguna, zazpigarren urtez jarraian. Egitasmoaren baitan, bailarako produktu turistikoa eta historia ezagutzeko bost geldialdi egin ahal izango dituzte bisitariek, hurrengo museoetan: Zumaiako Algorri Naturaren Ezagutza Etxean, Zestoako Ekainberrin eta Lili Jauregian eta Azpeitiko Euskal Museoan eta Loiolako Santutegian. Gainera, bailarako osagai gastronomikoarekin osatuko dute egitasmoa.

Antolatzaileen arabera, geltoki horiek bisitatuz "publikoari bidaia bat" egiteko aukera eman nahi diote: "Bidaia geografikoa alde batetik Zumaia  tik Azkoitiraino Urola bailara zeharkatuz, eta bidaia historikoa bestetik, historiako zenbait aro, pertsonai edo momentu klabe interpretatuaz eta lehen eskutik ezagutuz".

Museoez gain, honako tabernek ere parte hartuko dute ekimenean: Kresala taberna (Zumaia), Fati Taberna (Zestoa), Oñatz taberna (Azpeitia) eta Kiruri taberna (Loiola, Azpeitia). Bost Geltoki Historian ekimenean parte hartzen dutenek eskaintza bereziak izango dituzte museo eta tabernetan. Hamabi eurotan eros daiteke forfait-a, bost museoen sarrerek batuta balio dutena baino %50 merkeago. Horren truke, museo bakoitzera sartu ahal izango da, eta taberna bakoitzean pintxo eta edari bat hartu ahal izango dute, bi euroren trukean.