Autobus geltokietan aldaketak, maratoi erdia dela eta

Uztarria.eus 2015ko mar. 27a, 18:11

Azkoitia eta Azpeitia arteko lasterketaren ibilbideak eraginda, eta urtero legez, zapatuan 15:00etatik 19:00etara ohiko geltokiak tokiz aldatuko dituzte.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta lasterketa herrikoia jokatuko dira bihar, martxoak 28, arratsaldean. Atletismo lasterketen ibilbidea dela eta, eta urteroko legez, herriko ohiko autobus geltokiak tokiz aldatuko dituzte 15:00etatik 19:00etara.

Hauek dira denbora tarte horretan geltokietan izango diren aldaketak:

  • Anbulatorioko geltokia bertan behera geldituko da.
  • Julian Elorzako eta Trenaren Museoko geltokiak bariantera aldatuko dituzte, museoko oinezkoentzako zubiaren parera, hain zuzen.
  • Loiolako geltokia Loiolako estazio zaharraren parera aldatuko dute.
  • Igerilekuko geltokia suhiltzaileen parke aurrera aldatuko dute.