Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu eta hobesteko batzarra du EH Bilduk zapatuan

Uztarria.eus 2015ko mar. 27a, 17:28

Bilera irekia egingo dute Baigerako aretoan, 11:30ean.

Azpeitiko EH Bilduk bihar, martxoak 28, egingo du udal hauteskundeetara aurkeztuko lukeen zerrendaren proposamenaren berri emateko batzar irekia . Baigerako aretoan izango dute bilera, 11:30ean.

Parte hartzeko deia luzatu die EH Bilduk "Azpeitiko ezkertiar eta abertzale orori", bereziki (H)ari Gara prozesuan parte hartu dutenei, zerrendaren proposamenaren inguruko iritzia eman dezaten. "Hala, bertaratutakoen gehiengoak hobetsiz gero, proposamen hori maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan bozkatu ahal izango dena izango da eta bihar bertan prentsaren aurrean ere aurkeztu egingo litzateke", azaldu dute.