Enpresen partaidetzaren inguruko mintegia izan zen atzo, osteguna, Sindikatu Zaharrean. Iraurgi Berritzenek antolatuta, 16:00etatik 18:30era, eskualdeko enpresei, administrazio publikoari eta eragile sozio-ekonomikoei (enpresarien eta sindikatuen ordezkariak, enpresak laguntzen aritzen diren beste eragile batzuk) zuzendutako jardunaldia egin zuten, eta jende ugarik hartu zuen parte bertan.
Besteak beste, B+I Strategyko bazkide-zuzendari Sabin Azua eta BSK Legal & Fiscaleko bazkide-zuzendari Luis Unceta-Barrenechea aritu ziren hizketan. Horiez gain, Alcorta Forging Groupeko zuzendari orokor Lorenzo Mendietak, AMPOko lehendakari Jon Agirrek eta Ibarmia Groupeko zuzendari orokor Koldo Arandiak euren esperientzia praktikoak ezagutarazi zituzten.