Diego Garcia gertutik ezagutu ahal izan dute ikasleek

Uztarria.eus 2015ko mar. 27a, 12:49

Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek Diego Garcia zena ezagutzeko parada izan dute gaur, ostirala. Sanagustin kulturgunean elkartu dira bihar, zapatua, XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte-hartuko duten zenbait lasterkari, lasterketaren antolatzaileeak eta dozenaka ikasle. Diego Garcia zenaren gaineko ikus-entzunezkoa ikusi dute aurrena, eta azalpenak jaso dituzte ondoren.