Martxoaren 31n bukatuko da familia ugariek etxebizitza den Ondasun Higiezinen Zergan hobariak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2015ko mar. 26a, 11:52

Eskaria egin gabe duten sendiek familia ugarien titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriekin joan beharko dute udaletxera, eskaria egiteko. Hobaria familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da.

Familia ugariek 2015eko Ondasun Higiezinen Zerga eskatzeko epea martxoaren 31n bukatuko da. Eskaria egin gabe duten sendiek familia ugarien titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriekin joan beharko dute udaletxera, eskaria egitera. Hobaria familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da, eta diru-sarrera duten familiek %90 gutxiago ordaintzera iritsi daitezke.