'Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!'

Uztarria.eus 2015ko mar. 25a, 20:27

Euskal presoen senideen Etxerat elkartearen kide Nagore Lopez Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, eta presoen osasuna zaintzen lan egiten duten profesionalen Jaiki Hadi elkartearen kide Fernando Arburua eta Oihana Barrios atxilotu ditu gaur, asteazkena, Guardia Zibilak, presoen babeserako taldeen kontrako operazio berrian. Atxiloketa horiek eta euskal presoekiko elkartasunaren aurkako erasoak salatzeko elkartu da hainbat herritar Plaza Txikian (argazkian), Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera! zioen pankartaren atzean.