Autobusa jarri dute igandean Bilbora Korrikaren amaierara joateko

Uztarria.eus 2015ko mar. 25a, 18:33

Azpeititik 09:20ean aterako da, anbulatorio aurretik. Autobus horretan joan nahi dutenek 10 euro ordaindu behar dituzte eta izena Sanagustin kulturgunean eman behar da.

Igandean, martxoak 29, bukatuko da 19. Korrika Bilbon, eta Urola Erditik bertara joan nahi dutenek Bizkaiko hiriburura autobusez iristeko aukera izango dute, Zestoatik abiatu eta Azpeitian eta Azkoitian geldialdiak egingo dituen autobusa antolatu baitute egun horretarako.

Azpeititik 09:20an aterako da autobusa, anbulatorio aurretik. Autobus horretan joan nahi dutenek 10 euro ordaindu behar dituzte eta izena Sanagustin kulturgunean eman behar da.