Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera leloarekin elkarretaratzea egingo dute gaur, asteazkena, Plaza Txikian, 19:00etan. Etxerat-eko Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Fernando Arburua preso ohia atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizean, eta atxiloketa horiek salatzeko herriz herri egitekoak diren protestetako bat izango da Azpeitikoa.
"Eraso honi erantzutea ez dagokigu guri soilik, gizarte osoari dagokio", esan du Etxerat elkarteak gaurko atxiloketei buruz. Informazio gehiago, Berria.eus-en.