'Bakerako marrazkiak' erakusketa zabaldu dute Betharram aretoan

Uztarria.eus 2015ko mar. 25a, 13:51
Gaur zabaldu dute 'Bakerako marrazkiak' erakusketa Betharram aretoan.

Martxoaren 26an, 27an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 6an, 7an eta 8an izango da zabalik, 18:00etarik 20:00etara bitartean. Erakusketa nazioarteko proiektua da, eta erlijio zein jatorri desberdinetako 130 marrazkilarik hartu dute parte bertan.

Cartooning for peace erakusketa zabaldu dute gaur, asteazkena, Betharrametako aretoan. 2006az geroztik, munduko hainbat txokotan 40 erakusketa zabaldu dituzte Bakerako marrazkiak lelopean, eta erlijio zein jatorri desberdinetako 130 marrazkilarik hartu dute parte nazioarteko proiektuan.

Gaur, asteazkena, herriko ikastetxeetako ikasleek eta udal ordezkariek egin dute erakusketara bisita, eta datozen egunetan zabalik izango da herritarrentzat ere. Martxoaren 26an, 27an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 6an, 7an eta 8an izango da zabalik, 18:00etarik 20:00etara bitartean. 

Erakusketaren helburua da "umorea, satira eta ironia baliatuz, hausnarketa kritikoa piztea eta giza eskubideei balioa ematea". Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaritzak erakusketa alokatu du hilabete batzuetarako, eta ekaina bitartean Gipuzkoako hainbat herritan ikusi ahal izango dira ilustrazioak. 

2005ean abiatutako egitasmoa da Cartooning for peace. Urte hartan, Lark Vilks marrazkilariak Mahomaren bineta bat argitaratu zuen, eta Estatu Islamiarra "oso iraindua" sentitu zenez, mehatxu terroristak, heriotza mehatxuak eta manifestazioak egin zituzten ilustrazio haren harira. Garai hartan Nazio Batuen Erakundeko ordezkari zen Kofi Annanek eta Le Monde egunkariko marrazkilari Plantuk goi-bilera antolatu zuten, hainbat erlijiotako marrazkilariekin elkarlanean, eta handik sortu zen Bakerako marrazkiak ekimena.