'La fuerza esta en tu interior' liburua aurkeztuko dute bihar

Uztarria.eus 2015ko mar. 25a, 12:37

Ana Gisasolak La fuerza esta en tu interior liburua aurkeztuko du bihar, osteguna, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Post-Polio sindromea du Gisasolak 2005az geroztik, eta liburua "hamar urteotan diziplina desberdinetan jasotako ikaspenen ondorio" dela adierazi du.

Ana Gisasola Zalduak (Zumarraga, 1959) La fuerza esta en tu interior (2014) liburua aurkeztuko du bihar, osteguna, Sindikatu Zaharrean, 19:00etatik aurrera. Gisasolak Post-Polio sindromea du 2005az geroztik, eta liburua "hamar urteotan diziplina desberdinetan jasotako ikaspenen ondorio" dela adierazi du. "Irakasgai desberdineta zehar bidaia bat ekingo dugu yoga, meditazio edo emozio askapenen bitartez. Bidea amaitutakoan norberaren bizitzaren lema hartzeko nahikoa lanabes eta hausnarketa izango ditugu", gaineratu du liburuaren idazleak.

Egun Shiatsu terapeuta da Gisasola, Amigos del Shiatsu Madrilgo eskolan hiru urteko ikasketak egin ostean. Horrez gain, kontzientzia esnatzea eta norberaren garapena helburu duten "ehunka" ikastaro egin ditu zumarragarrak, eta bi urtez yoga integral eta meditazio irakasle izateko heziketa ere jaso du Nafarroako Mahashakti eskolan. Azken hori lortzerakoan, Yoga eta meditazioaren eragina Post-Polio sindromean izeneko tesia egin du Gisasolak, eta liburua "tesi horren fruitua" dela azaldu du.

"Liburuan agertzen diren baloreak norberarekiko konfiantza, positibitatea eta eguneroko lanan dira. Lan honetara pentsamendu ireki batekin eta lerroartean irakurtzeko prest gerturatzen den irakurleak bertan dauden gogoetak topatu eta barneratu ahalko ditu", esan du Gisasolak.